Markaren estrategia
Turespañaren 2021-2024 Marketin-plan estrategikoaren garapenaren diagnostikoaren fasean analisi bat egin zen, eta turistek gaur egun nola hautematen gaituztenaren argazkia edukitzeko aukera eman zigun, gure indarguneekin, gure ahuleziekin, gure mehatxuekin eta aukerekin. Hortik abiatuta, markaren posizionamendurako kontzeptu-esparru bat eraiki zen eta ospea hobetzeko edo marka behar den lekuan birkokatzeko ekintza nagusiak zehaztu ziren.Diagnostikoa Interneteko aipamenen azterketaren bidez egin da, kontsumitzailearen ahotsa neurtzeko helburuarekin. Iritziak emateko Twitter eta beste foro garrantzitsu batzuk lehenetsi ziren, 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean egindako 19 milioi aipamen aztertuz, turismoa Espainiara bidaltzen duten 33 herrialde nagusietan.
Azterketa horretatik abiatuta, Espainia kalitatea, ondarean, abangoardian, aniztasunean, bizimoduan eta jasangarritasunean oinarritutako nazioarteko turismo-helmuga erakargarri gisa indartuko duten ekintza estrategiko eta taktikoak garatzea da helburua. Turespañak modu independentean burutzen dituen ekintzez gain, erakundearen marka estrategia hitzarmenen bidez egituratzen da partner publiko zein pribatuekin, eta haiekin balioak eta helburuak partekatzen ditugu. Partner horiek dira:- Turismo-enpresak eta markak, hala nola, turismo-operadoreak, bidaia-agentziak edo aire-konpainiak.- Espainiako sektore publikoko erakundeak, hala nola eskualdeko eta tokiko turismo-sustapeneko erakundeak.- Turismo-sektorekoak ez diren baina balioak partekatzen ditugun eta partnership estrategikoak garatu diren enpresak eta markak, hala nola Netflix, Conde Nast, Nat Geo edo Photoespaña.Bi mailako neurketa-plana diseinatu da: lehen mailan output adierazleak daude, urteko ustiapen-plana betetzen dela kontrolatzen dutenak; eta bigarren-mailan outcome adierazleak, abian jarritako ekintzen eragina neurtzen dutenak, bai Espainiako marka turistikoaren ospea bere osotasunean ikusteko, bai atributu desberdinak indartzeko, herrialdeko markaren turismoaren ikuspegitik, bereziki jasangarritasunaren atributua.